2014(e)ko apirilaren 22(a), asteartea

Preso eta iheslarien eskubideen defentsan: KonpONbidea

Euskal presoen eta iheslarien eskubideak defendatuko dituen sarea ehuntzen hasia da dagoeneko Euskal Herrian, baita Goierrin ere.
KonpONbidea aktibazioa ardatz izango duen sare herritarra izango da, denok gara ezinbesteko!

     Presoen eskubideen aldeko gutxienekoak adostu zituzten orain aste batzuk Donostian KonpONbidea egitasmoaren bultzatzaileek. Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea goiburupean, bBost puntuko manifestu bat adostu zuten hainbat joera eta jatorri politikoko 25 pertsona ezagunek Donostiako San Telmo museoan.
  • Presoak preso dira epaituak izan direlako, epaitu gabe espetxean aurkitzen direlako edota zigor bat betetzen ari direlako.
  • Bestelako bideak bazter utzita, legeriak ematen dituen aukerak modu pertsonalean erabiltzea onartu dute.
  • Bere eskubideak errespetatuak izan behar dute. Beraien ingurune sozial afektibotik gertuen dagoen espetxean zigorra betez, gaixotasun larriak dituztenen kaleratzeari bide emanez eta bizi osorako zigorra ahalbidetzen duten neurriak indargabetuz.
  • Eta presoak bezala iheslariak eta deportatuak ere. Haiek herriratu daitezen bideak bilatu behar direlakoan gaude.
  • Horretarako giza eskubide hauek urratzen dituzten legeak aldatu behar badira aldatu daitezela.
     Adierazpenaren sustatzaileak eta testuri atxikimendua agertutako guztiak bildu nahi izan zituzten gaiaren gaineko eztabaida gizarteratzeko asmoz Eskoriatzan antolatutako topaketan.
    Apirilaren 12an dozenaka eragiletako ordezkari zein norbanako elkartu ziren "gizartean gai honi heltzeko zer-nolako lanketa egin daitekeen ikusteko". Euskal presoen sakabanaketa amaitzeko, gaixo larriak askatzeko, iheslari eta deportatuei herriratzeko bideak bilatzeko, eta salbuespen neurriak indargabetzeko beharra azpimarratzen zituen San Telmoko adierazpenak. Eta horiek izan ziren Eskoriatzan landu zituzten gaiak ere.
 

KonpONbidea egitasmoaren gaineko albiste interesgarriak:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina