2014(e)ko apirilaren 30(a), asteazkena

Gazte bat atxilotu zuen atzo Lazkaon Guardia Zibilak, sare sozialetako erabiltzaileen aurkako operazioan

Informazio askorik zabaldu ez den arren, atzo goizean Lazkaon hogei urteko gazte bat atxilotu zuten sare sozialetan eta Interneten "terrorismoa goratzea" leporatuta. Astelehen goizean bertan beste lagun bat atxilotu zuten, Karmele Dorronsoro, Ormaiztegin. Guardia Zibilaren eskuetan hainbat ordutan egon ondoren aske gelditu zen Ormaiztegiko bizilaguna, baita Lazkaokoa ere.

Atzo bi herrietan elkarretaratzeak egin zituzten "jazarpen polizialekin" amaitzeko eskatuz. Gaur eguerdian Lazkaon egingo dute beste elkarretaratze bat, 13:00ean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina