2014(e)ko apirilaren 28(a), astelehena

Nafarroaren Eguna, Baigorrin


35. urteurrena ospatu duen Nafarroaren Eguna berritasunarekin heldu da, izan ere lehen aldiz Baigorriko auzapez abertzale Jean-Michel Koskaratek antolatzaileekin batera nafar eta euskal herritar guztiei aitortza egin zien publikoki.
    Baxe Nafarroako hainbat auzapez, Udalbiltzako lehendakari Mertxe Aizpurua eta EH Bilduko Laura Mintegi parlamentaria hasiera ekitaldian izan ziren atzo Baigorrin. Koskaratek nabarmendu zuenez, "esparru guztietan loturak sendotzeko" helburua du festak. Betiko festa giroak ere bere tokia izan zuen: Mattin eta Xalbador erraldoiak buru zirela ekin zieten atzo Baigorrin ospakizunei, dantza, musika eta kantaz beteriko lagun giroan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina