2014(e)ko apirilaren 8(a), asteartea

Euri Albizu segurarra albsolbitu du Auzitegi Gorenak

Auzitegi Nazionalak zazpi urteko espetxealdia ezarri zion Euri Albizuri beste hainbat lagunekin batera. Helegitea jarri zuen segurarrak, eta orain gorenak absolbitu egin du.


NAIZ.INFO. Auzitegi Gorenak 17 urteko zigorra baieztatu du Xabier Atristainen aurka eta 20 urtekoa Ibai Beobideren kontra. Auzitegi Nazionalak aurrez ezarritako zigorrak dira horiek. Sententzia berean beste zazpi urteko espetxealdia ezarri zien beste bost lagunei.
    Juan Mari Mariezkurrena, Miren Josune Balda, José Agustín Camacho, Eider Zuriarrain eta Euri Albizu ziren euskal herritar horiek. ETAri laguntzea egotzi zien Auzitegi Nazionalak. Azken biek, baina, erabakia helegin zuten eta orain gorenak absolbitu egin ditu.
    Zuriarrain 2013ko maiatzean atxilotu zuten Sondikan eta egun batzuk beranduago, bera eta Albizu aske utzi zituzten.
    Auzi berean zigortutako Xabier Atristain eta Juan Mari Mariezkurrena maiatzaren 4an atxilotu zituen Ertzaintzak espetxeratze agindua betetzeko.

Hemen Naizeko albistea: Eider Zuriarrain eta Euri Albizu absolbitu ditu Auzitegi Gorenak

GOIERRIKO HITZA. Espainiako Auzitegi Gorenak Euri Albizu segurarra absolbitu du. Urtarrilean aipatu zuten eta fiskaltzak hamar urteko espetxe zigorra eskatu zuen, erakunde armatuari laguntzea egotzita. 2010eko otsailaren 15ean atxilotu zuen Guardia Zibilak eta inkomunikaturik egon zen bost egunetan tratu txarrak jaso zituela salatu zuen epailearen aurrean: kolpeak, poltsa buruan jartzea, ukimenduak, pistola batean bere aztarnak jarriz hilketa bat leporatzeko mehatxuak, uneoro burua estalita edukitzea… Ondoren kartzelaratu eta Soto del Realgo, Estremerako eta Leongo espetxeetan egon zen 2011ko uztailaren 1ean 10.000 euroko fidantzapean aske gelditu zen arte.
    Albizuk Zeraingo ikastetxean jaso du berri ona eta eguerdian Seguran ospatu du, senitartekoekin eta lagunekin. Xabier Albizu bere aitak “sekulako poza” hartu dutela esan du. “Abokatuak deitu dio, bai bera eta bai Eider Zuriarrain absolbitu egin dituztela esateko. Biak egoera berean zeuden eta haur txikiak dituzte. Komisaldegitik pasa ondorengo deklarazioa bakarrik zuten bere aurka, torturapean lortutakoa, eta Auzitegi Gorenak absolbitzea erabaki du”.

Hemen Goierriko Hitzako albistea: Espainiako Auzitegi Gorenak Euri Albizu segurarra absolbitu du

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina