2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

Hirigintzaz, turismoaz eta zerbitzuez saioa gaur, kultur etxean

Puntuz puntu Zegamako beharrak, hutsuneak eta erronkak aztertzeko hilaren hasieran abiatutako herri topaketen bigarren hitzordua izango dugu gaur. Iluntzeko 19:00etan bilduko gara kultur etxean.
     Hirigintza, turismo eredua eta herriko zerbitzuak izango ditugu aztergai; etorkizunera begirako eginbeharrak zehazteko. EH Bilduren udal zinegotziek arlo hauetan orain arte egindakoaren gaineko errepasoa egingo dute; ondoren talde txikitan aztertuko ditugu, guztion artean ondorioak ateratzeko. Beraz, animatu eta parte hartu!
     Lehen saioan Zegaman euskarak duen egoeraz; haur, gazte nahiz helduentzako hezkuntzaz; eta kulturaz aritu ginen. Bertan izan ez arren, gai horien gaineko iritzia eman nahi baduzu internet bidezko galdeketa erantzun dezakezu; erabat anonimoa da.

GALDEKETA-1. Hezkuntza, euskara eta kultura.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina