2014(e)ko azaroaren 7(a), ostirala

Edukiontzi berdea kenduko dute Zegaman

Zegamako Udalak zabor sistema berria ezartzea erabaki du, gaikako zabor bilketa areagotzeko helburuarekin. Abenduaren 10etik aurrera, edukiontzi berdea kendu egingo dute, eta edukiontzi grisa jarriko dute horren partez. Edukiontzi grisean errefusa bakarrik bota daiteke. Zerraila elektronikoa izango du, eta asteazkenetan bakarrik bota ahalko da errefusa bertara.

   Errefurasen edukiontzia irekitzeko txartelak banatuko dizkiete herritarrei. Horretarako udaletxera joan behar da eskaria egitera azaroaren 17tik 21era, 09:00etatik 14:00etara. Azaroaren 18an eta 20an, gainera, arratsaldez ere eska daiteke txartela, 16:00etatik 19:00etara.
Errefusaren edukiontzia irekitzeko
     Bestalde, pixohialentzako edukiontzi bereziak jarriko dituzte herriko bizpahiru puntutan. Horietan egunero bota daitezke pixohialak, baina txartela behar da irekitzeko. Azaroaren 17tik 21era, udaletxeari jakinarazi beharko diote pixohialen ontzia erabili nahi dutenek, txartela programatzeko.
Datorren urterako zaborren %75 gaika biltzea lortu nahi du neurri honekin Zegamako udalak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina