2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

Xabi Solano eta Zigor DZ izango dira Zegaman, Euskararen Egunean

Abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna; egun horretan eta urte osoan zehar euskaraz bizi nahi dugula aldarrizatzeko eguna. Zegaman ekitaldi berezia antolatu du Udaleko Euskara sailak. Xabi Solano eta Zigor DZk hitzaldia eta masterclass-a egingo dute iluntzeko 19:30ean kultur etxean.

     Hain justu ere, Kontseiluak 2011n Euskaraz bizi nahi dut ibilbideari hasiera eman zionean sortu zuen Esne Beltza taldeko kideak horren ezaguna egin den abestia. Kontseiluak euskaraz bizi nahi duten herritarrak biltzea jarri zuen erronka gisa eta horretan ari da lanean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina