2014(e)ko azaroaren 24(a), astelehena

Bilduk Gipuzkoa "hobea, berria eta orekatuagoa" eraiki du, Xabier Olanoren esanetan


Bildu Gipuzkoako Foru Aldundian dagoenetik "aurrerapenak nabarmenak" direla esan du Xabier Olanok, "batzuek atzera begiratu eta proiektu zaharrak nahi badituzte ere". Oposizioari egotzi dio "errauste plantan trabatuta" egotea Gipuzkoa "birziklapenaren bidetik aurrera" doan bitartean.
     Bi urte eta erdian, birziklatze tasa "bikoiztu" egin dela nabarmendu du Olanok, eta gogorarazi aldundiaren asmoa 2016an tasa hori "%60tik gorakoa" izatea dela. Hondakinen kudeaketaz, gogoan izan du Jaurlaritzak ez diola ingurumen baimena luzatu aldundiak Zubietak egin nahi duen TMB plantari; "Arrazoi objektiboetatik, zaila da ulertzen", esan du.
     Podemosen inguruan galdetu diote Olanori. Alderdi horrekin akordioak lortzeko aukeraz itaunduta, Olanok ez du "ezer" baztertu, "kointzidentzia programatikoak" badaude.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina