2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

EH Bilduk Espainiako Armadak Greenpeacen kontra burututako erasoa salatu du Europar Batzordean

Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentariak pasa den asteburuan Kanariar Uhartetan Espainiako Armadak buruturiko erasoa salatu du, Europar Batzordeari zuzendutako galdera batean.
Azaroaren 15ean Espainiar Armadak Greenpeaceko ekintzaileen aurka oso bortizki jo zuela eta Espainiako Industria Ministerioak Armadaren jarrera babestu dituela azaldu du EH Bilduko hautetsiak aurkeztutako galderan. Gertakarien aurrean Batzordearen iritzia eskatu eta Batzordeak protesta baketsuen kontrako neurrigabeko erantzunen aurrean neurriak hartuko dituen galdetu du Josu Juaristik.

     Azkenik petrolio zundaketek izan ditzaketen ondorioen inguruan Europar Instituzioak izango duen jarreraz galdetu eta petrolio isuri batek Kanarietan izan ditzakeen arriskuak eta eragin ditzakeen kalteak azpimarratu ditu ere EH Bilduko europarlamentariak. Josu Juaristiren hitzetan "Oso larria da, estatu espainolak Repsolen zerbitzuan jartzea armada, Kanarietako herritarren borondatearen kontra manu militari defendatzeko enpresa pribatuen interesak".
     EH Bilduk, Herriek Erabaki koalizioko kideekin egoeraren jarraipena egingo du hemendik aurrera eta petrolioaren multinazionalen interesen aurrean herritarren borondatea eta herrien subirautza defendatzen jarraituko du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina