2014(e)ko azaroaren 7(a), ostirala

Debekuen gainetik soberanismoa bozkatzera doa

Azkar, oso azkar doa dena Katalunian, batez ere azken hilabetean eta bereziki azken bi asteetan. Eta azkar doa, Espainian ere ustelkeria auziak bata bestearen atzetik datozelako, PPko agintarien eta, oro har, bipartidismo zaharkituaren itzal bihurtuta. Kataluniako auziak gertaeren bi ubide ditu, bata han bertan eta bestea Espainian.

     Artur Mas Generalitateko lehendakariak urriaren 14an A9ko kontsulta alternatiboa deitu zuenean, zalaparta sortu zen alderdi soberanisten artean. Espainian kontrakoa. PPk eta PSOEk pozarren jaso zuten iragarpena eta garrantzia kendu zioten kontsultari. Hori ez zen kontsulta ez ezer. “Egin ditzatela mila halako nahi badute”, zioten agintari eta kazetariek Brunete mediatikoaren bozgorailuetatik.
   Iragan urriaren 27an Mariano Rajoyk kontsulta inpugnatuko zuela iragarri zuen arte. Zer gertatu da bi asteko tartean? Ustelkeria borborka dariola Espainiari. Lehenengo Caja Madrideko txartel beltzekin, ondoren Angel Acebes PPko barne ministro ohiaren eta Barcenasen B kutxekin, eta joan den astean PĂșnica Operazioarekin, non PPko dozenaka kargu atxilotu zituzten ustelkeria leporatuta. Urriaren 25ean –Caja Madrid eta Acebesenaren ondoren– Rajoyk ez zuen uste ezer berezirik egin behar zenik: “46 milioi espainiarren artean ustel gutxi batzuk besterik ez dira”. Urriaren 27an, PĂșnica operazioaren ondoren, PPren izenean barkamena eskatu zien espainiar guztiei.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina