2014(e)ko azaroaren 29(a), larunbata

Indarkeria matxistan, umeak ere biktima zuzenak

Amets eta Sararen hilketaren aurrean EH Bildutik gure dolumin sentituenak adierazi nahi diegu umeen senideei. Bere emazte ohiari ahalik eta minik handiena egiteko modu bortitza, deskribaezineko mina eragiten duena, erabili du hiltzaileak, bi haurren bizitza aurretik eramanez.


     Hilketa lazgarri hauek gogoratzen digute XXI. mendean gizon-emakumeen arteko dominazio-harremanek bizirik dirautela eta horrek izen bakarra du: patriarkatua.
     Indarkeria matxistak emakumeak erasotzen ditu bereziki baina ez dira biktima bakarrak. Ametsen eta Sararen hilketek erakusten digute emakumeen kontrako erasoek beste pertsona batzuk ere eraman ditzaketela aurretik, hala nola, emakumeen seme-alabak.
     Gurasoen banantze-kasuetan haurren zaintzari buruzko eztabaida mahai gainean daukagun honetan, matxismoak aldarrikatzen du tratu txarrak eragiten dituzten aitak aita on izan daitezkeela, ez dutela zertan aita txar izan behar. Zoritxarrez gertakari honek argi uzten du arriku erreala badagoela umeentzako. Era berean, emakume bat fisikoki edo/eta psikologikoki birrintzen ari den gizon bat ezin da aita ona izan, botere harremanen baitan ulertzen baitu bizia eta honek bere inguruan duen guztiari eragingo dio.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina