2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

Harrera, duintasunaren gailurrera igotzeko makulu den elkarte asistentziala

Harresiak gorrotatu egiten ditu presoak. Haiekin ohitu egiten da ondoren, beharrezko bihurtu arte kasik. Kartzela ala deserria dira errepresaliatuaren habitat naturalak eta haiek gabe, noraezean dago. Jendartean duintasunez integratzeko ibilbide neketsuan makulu izan nahi du Harrerak eta horretan dihardu.
    Gaur8 astekariak landu du Harrera elkarteari buruzko erreportajea. Espetxetik ala erbestetik itzultzean, jendartean egokitzeko eta haien bizitza berria duintasunez eraikitzeko ahalik eta laguntza handiena eskaintzea da Harreraren egitekoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina