Zegamako berriak: informazio euskalduna, ezkertiarra eta abertzalea.
2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna
Euskahaldun! Martxoaren 19tik 29ra Euskal Herria zeharkatuko du Korrika 19k
Korrika 19 aurkeztu dute gaur goizean
Korrika arduradun Asier Amondok, AEKren Koordinatzaile Nagusi Mertxe
Mugikak eta AEKren Artezkaritza kideek.
Euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 19an, Urepelen (Nafarroa Beherea) hasi eta martxoaren 29an Bilbon (Bizkaia)bukatuko da. Edizio honen lelo eta mezu nagusia Euskahaldundu! izango da. Bestalde, Korrika 19k eta AEK-k Durangoko Azoka omendu
nahi du. Herri honek auzolanean eta elkarlanean lorpen handiak egin
ditu. Zalantzarik gabe, horietako bat da Durangoko Azoka. Ia 50 urteko
ibilbidea dauka, 2015ean, 19.Korrika burutuko den urtean, alegia, beteko
baitu mende erdia.
Dagoeneko eskuratu nahi dituenarentzat Beasaingo eta Ordiziako AEKren bi euskaltegietan material eta erropak salgai daude.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina