2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

Zegamako beharrak, hutsuneak eta erronkak aztertuko ditu EH Bilduk


Azaroaren 6an Puntuz Puntuko lanketari hasiera eman genion Zegaman. Datozen udaberriko hauteskundeei begira, EH Bilduren herri-programa izango den proposamen sorta lantzeko prozesuaren lehen harria jarri genuen bertan. Arloz arlo, herriko beharrak, hutsuneak eta erronkak aztertzeko egutegia osatu genuen. Saio guztiak Kultur Etxean izango dira, 19:00etan.


AZAROAREN 20an. Euskara, Kultur eta Hezkuntza landuko ditugu.
AZAROAREN 27an. Hirigintza, turismoa eta zerbitzuak.
ABENDUAREN 4an. Ongizatea, aniztasuna eta berdintasuna.
ABENDUAREN 11n. Mendi-basoak, nekazaritza, energĂ­a eta ingurugiroa.
ABENDUAREN 18an. Kirola eta gazteak.
Zahar, gazte nahiz heldu; emakume eta gizon; irakasle, langile, etxekoandre, ikasle, langabetu, erretiratu… guztion ekarpenak jaso behar ditugu. Guztion proposamenak behar ditugu, zure proposamenak!

Egindako hitzorduetara agertzeko modurik ez baduzu, baina zure ekarpena egiteko gogoz bazaude idatzi zegamanharigara@gmail.com helbidera.

Zegaman aldaketatik gertu gaudela uste dugu, baina horretarako guztion beharra dugu, guztiok gara aldaketarako gakoa. Gutako bakoitzak asko dugu esateko, uste duguna baino gehiago. Garrantzitsua da guztion ekarpenak jasotzea, guztion beharretara eta nahietara egokitutako herria eraikiko badugu. Zegama aldatzera goaz!


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina