2014(e)ko azaroaren 16(a), igandea

Gure Esku Dagok ikasturte honetarako asmoen berri eman du

Emozioz beteriko goiza izan zen atzokoa Irungo Ficoba erakustazokan, Gure Esku Dago dinamikak 2014-2015 ikasturterako dituen asmoen berri emateko ekitaldian. Ficoba izan zen abiapuntu 2013ko ekainaren 8an, eta urtebeteko ibilbideak emandako hauspoarekin itzuli dira bertara, erabakitzeko eskubidearen alde herritarrak batzen jarraitzeko.

     Ikasturte honetan, herritar anitzen konplizitateak, borondateak ehuntzen jarraitzea proposatu dute. Herritarrok izan ginen protagonista ekaineko giza katean eta horretara iristeko bidean, eta bide horretan sakondu nahi dute; denon artean hautetsontzia sortzea, denona baita erabakitzeko eskubidea.
     Hiriburu bakoitzean hautetsontzi erraldoiak eraikiko dituzte, eta horien oinarria milaka herritarrek pertsonalizatutako oihal zatiak izango dira. Herriz herri eta auzoz auzo lan egin ondoren, ekainaren 20an elkartzeko dei egindute  Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Nola eraikiko diren hautetsontziak?


Herritar guztion topaleku izango den hautetsontzia eraiki behar dugu, erabaki ahal izateko ezinbestekoa baitugu herri honetako borondate ororen topagune hori eraikitzea. Hiru ardatz marraztu ditugu aurrera begira, batak besteak dakar eta batak bestean eragiten du.
3.- Edukiontzia, alegia, hautetsontzi moduan irudikatu dugun borondateen batura. Ezinbestekoa baita elkargune hori sortzea erabaki ahal izateko.
2.- aurrez, hori posible izan dadin bidea adostu behar dugu, eta bidea adostu ahal izateko, ezeren aurretik, erabaki hori posible egingo duen konfiantza eta adostasun puntu komuna sortu behar dugu:
1.- Azkena, noski, erabakia bera egikaritzea izango da

Nork bere oihal zatiak, nork bere borondatea, elkarri josita, elkarri gehituta, soilik eraiki daitekeen hautetsontzia. Ekainaren 20an topagune horren erakusle, bateko eta besteko herritarren borondateak daramatzaten oihal zati horiek guztiak elkarri lotu eta kolore eta izaera anitzeko hautetsontzi erraldoiak eraikiko ditugu, DENOK, ELKARREKIN, ETORKIZUNA, ERABAKI NAHI DUGU esango duten hautetsontzi erraldoiak izango dira.

Borondate horien JOSTUNAK GEU GARA! Geu gara protagonistak! Herritarrak!
ELKARLANEAN, DESBERDINEN ARTEAN, EHUNDU dezagun ERABAKIA!
GAUR HAUTETSONTZIA, BIHAR ERABAKIA!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina