2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

EH Bildu: «Kataluniak bezala, Euskal Herriak bere bidea egingo du Madrilen zain egon gabe»

Oskar Matute eta Unai Ziarretak EH Bilduren izenean irakurketa egin dute igandean Katalunian egin zen prozesu parte hartzaileaz. Erabakiak balio politiko handia daukala nabarmendu dute, «eta batez ere, Kataluniako herriaren zilegitasuna». Euskal Herriak ere, Madrilen zain egon gabe bere bideari ekin behar diola azpimarratu dute.

«Kataluniako gizarteak hitz egin du eta bere etorkizunerako nahi duen estatus politikoa adierazi. Espainiar demokrazia eskasaren testuinguruan balio politiko handia dauka erabakiak eta, batez ere, Kataluniako herriaren zilegitasuna du», azpimarratu dute.
     Prozesu parte hartzailearen aurrean Kataluniako jendarteak «jarrera eredugarria» erakutsi duen bitartean, Madrilgo Gobernuak «demokrazia mailan dituen gabeziak» agerian gelditu direla azaldu dute. Naiz.eus atarian jaso dute albistea. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina