2014(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

Zuberoako ikastolen aldeko otarreak erosteko epea, abenduaren 5a arte

Zuberoako Eperra ikastolak hamaikagarren urtez eskaintzen dituen otarreak erosteko epea abenduaren 5ean amaituko da. Transferentzia bidez eskura daitezke, Ikaskoli.eu webguneko azalpenak jarraituta. Dena den, jende askok haien lantoki, ikastetxe edota euskara elkarteen bitartez bideratuko dituzte eskaerak.

     Ziurrenik eskaerak azaroa amaitu aurretik egin beharko dituzte horiek, Laudioko ikastolaren, Basauriko Euskarabila elkartearen edota Arrasateko AED elkartearen bitartez esaterako, adibide batzuk aipatzearren.

Non eta noiz jaso?
Norberarengandik hurbilen dagoen entrega-lekura bidaliko dituzte otarrak, abenduaren 12tik aurrera. Lagungarri gisa, iazko mapa kontsulta dezakezue. Eskaeren arabera, entrega-leku berriak gehitu ditzaketela adierazi dute Eperra ikastolako kideek. Zalantzarik izanez gero, nikere@ikaskoli.eu helbidera idatzi dezakezue.

Bi otarre daude aukeran:
Irati otarrea - 51 €
  • Berotu eta arrozarekin edo patatekin jateko prest dagoen txahalki kontserba piperrekin (750 gr)
  • Ardi gazta (900 gr)
  • Patea ahate gibelarekin (125 gr)
  • Gurinezko gaileta paketea (200 gr)
  • Eztia (500 gr)
Ahüzki otarrea - 39 €
  • Ardi gazta (900 gr)
  • Patea ahate gibelarekin (125 gr)
  • Gurinezko gaileta paketea (200 gr)
  • Eztia (500 gr)
Ikastolak lagundu eta lekuko ekoizleak ezagutaraztea helburu
Orain dela hamaika urte, 2003an, banatu zituen Zuberoako Eperra Ikastolak lehendabiziko otarreak. Proiektuaren helburuak Ikastolaren egoera ekonomikoa hobetu, euskara bultzatu eta Zuberoako ekoizleak ezagutaraztea dira.
     Ekimen honekin ikastolaren funtzionamendurako beharrezko dituzten sarreren %5a estaltzea espero dute. Gurasoek finantzazioaren %30 jartzen dute eta administrazioek %20. Gainerako %50 gizarte ekimenen bidez eskuratzen da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina