2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

Nazionalismoen topikoak irauli nahi izan ditu Joxe Azurmendi zegamarrak

Seiehun orrialde eta 2.500 oin-oharretik gora bildu ditu Joxe Azurmendik «Historia, arraza, nazioa. Renan eta nazionalismoaren topiko batzuk» lanean. «Zaila, oso zaila» izan da, bere hitzetan, azken hamarkadan nazionalismoen gainean batu dituen dozenaka ohar bibliografikoen artean liburuaren ildo nagusira joan behar zutenak eta ohar gisa plazaratu behar zituenak zeintzuk izango ziren hautatzea.

     Gaixoaldiek, berarenek zein etxekoenek, uzten zioten tarteetan osatu du liburua eta, azkenean, atzo aurkeztu zuen nazionalismo frantsesaren eta, batez ere, Ernest Renan (1823-1892) «historiaren filosofoaren» ikusmoldearen gaineko azterketa egiten duen liburu mardula. Irakurri osorik, Garan: Nazionalismoaren topikoen oinarrietara jo eta horiek iraultzera dator Azurmendi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina