2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea

Aske gelditu da Mikel Korta, zigorra beteta

Gaur goizeko 10:30ean atera da Mansilla de las Mulaseko espetxetik (Leon, Espainia) Mikel Korta preso ordiziarra (Gipuzkoa). Atarian zituen zain senide eta lagunak, eta harrera beroa egin diote. Berez, abenduaren 12an atera behar zuen espetxetik, baina baldintzapean aske izan zen urteetan sinatzera joan behar izan zuenez, bost astez murriztu diote espetxe zigorra.

     Mikel Korta ordiziarra 2000. urteko urtarrilean atxilotu zuten lehendabizikoz, Poliziaren arabera, Xaki-ren aurkakoa zen operazioan. Orduan, sei hilabete eman zituen preso Kortak, uztailean baldintzapean aske atera zen arte. 19/98 auziko epaiketa 2005ean hasi zen, eta 2006an deklaratu zuen Kortak. Operazio berean atxilotatuko beste guztiek bezala, ukatu egin zuen Xakiko kide izan zela, eta nazioartean Euskal Herriko egoeraren berri ematen zutela azaldu zuen; beti HBren edo Batasunaren izenean aritu zirela ziurtatu zuten.
     Hala ere, Auzitegi Nazionalak 2007an espetxera zigortu zituen Korta eta besteak, 18/98 makrosumarioko epaian. Zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion Kortari, eta atxilotu egin zuten berriro, zigorra betetzeko, beste auzipetu guztiekin batera.
     Inma Berriozabal Zegamako bizilaguna ere auzi berean zigortu zuten; datorren urteko abuztuan irtengo da. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina