2014(e)ko maiatzaren 13(a), asteartea

Gure Esku Dago eguna Zegaman, larunbatean

Erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena oinarri hartuta eta Gure Esku Dago egitasmoarekin bat eginez, hainbat ekintza antolatu dituzte Zegaman larunbat honetarako. Hain justu ere, Gure Esku Dagoren baitan Zegaman osatu duen lan taldea dabil ekintzak antolatzen.
    Larunbat arratsaldean haur eta gaztetxoentzat tailerrak prestatu dituzte Gazte Herexako kideek, egitasmoaren logoa marraztuko dute.
    Iluntzeko 19:30etan izango da hitzordu garrantzisua. Gizakatea egingo dute plazatik abiatuta. Gizakate ibiltaria izango da, eta herri erdigune kaleak zeharkatuko ditu. Zegamako Gure Esku Dago taldekoek herritar guztiei dei egin die ekimen horretan parte hartzera.
     Udaletxe aurrean argazkia ateraz emango diote amaiera gizakateari; egitasmoaren logoa irudikatuko dute bertan bildutakoek.

    Urdaila gozatzeko aukera izango da ondondoren. Kasinoa, Tartalo-etxe eta Amezti elkarteen eskutik bokadutxoa egingo da plazan bertan. Ondoren, kantu-jira egingo dute herrian zehar.
    Era berean, ekainaren 8ko giza katerako metroa erosteko aukera egongo da larunbatean ere. Metroaz gain, aste honetan bertan iritsiko dira kamisetak ere. Ostiralero eta larunbatero 19:00etatik aurrera; eta igandetan 12:00etatik aurrera jarraituko dute mahaia jartzen plazan.
    Igandean, bestalde, Debagoieneko, Goierriko, Uroako eta Arabako Lautadako Gure Esku Dago taldeek antolatuta, Urbian egingo da erabakitzeko eskubidearen aldeko jaia. Eguerdiko 12:00etan egingo da giza-katea. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina