2014(e)ko maiatzaren 24(a), larunbata

Joxe Azurmendi: "Puskatutako nazio bat gara, eta ez dakit nola elkartu edo lotuko garen berriz"




Martin Ugalde kultur parkean dira izan da hausnarrean Joxe Azurmendi eta Andoni Olariaga.

     Jakin Fundazioak eta Martin Ugalde Foroak elkarlanean hainbat buruz buruzko antolatzeko asmoa du, Buruz buru izenarekin, pentsamendua gizarteratzeko asmoz; lehenengoa bete dute gaur Azurmendik eta Olariagak. Biak ere Jakin Taldeko kideak dira: Azurmendi zuzendaritza taldekoa izan da orain artean, eta Olariaga iragan astean aurkeztu zuten aldizkariaren zuzendaritza talde berriko kide gisa, beste batzuen artean. Bihar argitaratuko den erreportajearen aurrerapen gisa, hona aipu batzuk: 

Joxe Azurmendi
     - "Puskatutako nazio bat gara, eta ez dakit nola elkartu edo lotuko garen berriz. Beraz, naziogintzan daukagu lanik urgenteena. Estatugintza, berriz, duen garrantzia ukatu gabe, tresna bezala daukat: oso arriskutsua, baina beharrezkoa, naziogintzaren zerbitzura.
    - "Erreferentzia sistema jakin batek egiten du nazioa: ez dago erreferentzien zerrenda bakar bat guztientzat baliagarria dena".

Andoni Olariaga
     - "Proiektu bat herri guztiarentzat egin nahi badugu, nola egin pentsatu beharko dugu, herri honetan, tamalez, ez baitago nazio bakarra".

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina