2014(e)ko maiatzaren 10(a), larunbata

Gizakatea egingo da maiatzaren 17an Zegaman

Festa eguna antolatu du Zegamako Gure Esku Dagok datorren maiatzaren 17rako. Iluntzeko 19:30ean jarri dute hitzordua herrian giza katea osatzeko. Ondoren plazan jan-erana izango da herriko elkarteen eskutik, metroa eta Gure Esku Dagoren kamisetak erosteko aukera ere bai. Iluntzea borobiltzeko kantu-jira egingo dute herrian zehar.
     Erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena du oinarri egitasmoak; eta ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotuko dituen giza kate erraldoirako giroa berotzea dute asmo. Nazioa garelako, erabakitzeko eskubidea dugu; herritarren garaia da.
     Bestalde, gogoratu, astebururo giza katerako metroa erosteko zein laguntza emateko aukera izango dela Zegaman. Udaletxe aurrean astebururo jarriko da mahaia; ostiraletan eta larunbatetan 19:00etatik aurrera; eta igandetan, 12:00etatik aurrera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina