2014(e)ko maiatzaren 2(a), ostirala

Juan Mari Olano zaldibiarra aske gelditu da

Juan Mari Olano zaldibiarrak atzean utzi du Villenako (Herrialde Katalanak) espetxea gaur goizeko 9.00ak aldera. Amnistiaren aldeko mugimenduaren eta Askatasunaren aurkako auzian epaitu zuten eta zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten 2008ko irailean; amnistiaren aldeko mugimenduaren bozeramaile izan zen askotan.
    Aurretik ere espetxean egon zen Olano. Izan ere, 2006ko martxoan Fernando Grande Marlaska epailearen aginduz atxilotu zuten, hilaren 9an egin zen greba eta mobilizazio egunean izan ziren istiluen "eragile" izatea leporatuta. 2007ko irailean ere atxilotu eta espetxeratu egin zuten, Donostiako estropada eguneko manifestazioan Ertzaintza gogor oldartu ondoren. 2008ko martxoan geratu zen aske, eta irailean berriro preso sartu zuten, Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra betetzeko.
     Espetxetik atera ondoren Villenan preso dagoen bere bikotekide Elena Beloki bisitatzeko aukera izan du Olanok.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina