2014(e)ko maiatzaren 11(a), igandea

Anjel Oiarbide: "Guk sinesten dugun adina dago gure esku: etorkizuna"

Durangotik Iruñera bitarteko 123 kilometroak elkarri eskua emanda osatzea da erronka. Baikor da. "Pentsa gauzak nola aldatu diren: iaz ekimena aurkeztu genuenean ez ginela iritsiko zioten batzuek, eta, orain, erdi txantxetan, laburregi geratu garela diote", kontatu du Angel Oiarbidek.
     Herriz herri egin dituen aurkezpenetan «poztasuna, esperantza, ilusioa, konplizitatea... ikusi ditu herritarren begietan. "Sentitu egiten da, zabaldu egiten da", dio. Eta Angel bera ere, sentipen horretaz elikatzen da. Izan da esker onez hurbildu zaionik. "Adineko pertsonek zera diote: 'Ez nuen uste ilusioa berriz sortuko zitzaidanik’. Bizitzaren perspektiba hain zabala duenak hori esatea handia da. Gauzak ondo egiten ari gara»", adierazi du, konbentzimendu osoz.

    Ekainaren 8a mugarria bai, baina ez da helburua. Bidearen hasiera izango da. "Urte askoan egon gara Quebecera begira. 2014ko udan eta udazkenean munduko kamera piloa egongo dira Eskoziara eta Kataluniara begira. Testuinguru horretan sekulako aukera daukagu ekainaren 8an besoa altxatu eta ‘gu ere hemen gaude’, ‘guk ere erabaki egin nahi dugu’ esateko", dio.

Gaur8-ri eskainiko elkarrizketan Anjel Oiarbidek kontatutakoak dira honakoak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina