2014(e)ko maiatzaren 17(a), larunbata

EH Bilduk hauteskundetako ekitaldia egin du eguerdian Beasainen

EH Bilduk Europako Parlamenturako hauteskunde kanpainako ekitaldia egin du gaur eguerdian. Jende ugari bildu da Beasaingo plazan.
     Bertan Maite Ubiria eta Juanjo Agirrezabalak hartu dute hitza. Europara eraman beharreko eredu berreriaz aritu dira, justizia sozialean oinarrituko dena.
     PP-PSOE eta EAJ Gipuzkoan EH Bilduk ireki duen aldaketa sozialaren aurrean haserre daudela esan dute eta "iraintzea" besterik ez zaiela gelditzen. "Egiten ari diren aldaketak ezin dituzten jasan", esan du Maite Ubiriak.

     EH Bilduko ordezkariak, era berean, Europako Parlamentuan egotearen beharra nabarmendu du. Presoak, iheslariak eta deportatuak etxera ekartzeko garaia dela ere esan du Ubiriak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina