2014(e)ko maiatzaren 30(a), ostirala

50.000 lagun baino gehiagok eman dute izena jada Gure Esku Dagoren giza katean


ARGIA. 50.000 laguneko muga gainditu da jada. Ekainaren 8an Gure Esku Dago ekimenak erabakitzeko eskubidearen alde antolatu duen giza katean izena eman duten pertsonen kopuruak jakinarazi dituzte ostegunean.

      700 autobusetik gora daude baieztatuta eta 2.500 boluntario ariko dira antolakuntza lanetan. Ekainaren 8an Iruñea eta Durango batuko dituen 123 kilometroko ibilbidean hiru gune handi jarriko dituzte autobusak aparkatzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina