NAIZ.INFO ‘Esan, izan eta goza’ lelopean ospatuko den Nafarroa Oinez jaialdiak baditu kantua eta bideoklipa. Aurtengoan, lehiaketa bidez aukeratu dute abestia eta, aurkeztu ziren
11 taldeen artean, Tafallako Zartako-K taldearen kantuak jarriko dio
doinua Nafarroako ikastolen aldeko jaialdiari.
Letra Nuria Abadia Zangozako Ikastolako amak egin du, eta bideokliparen ardura, aldiz, Joseba Jauregik hartu du.
Zangozako Ikastola hirugarren aldiz antolatzen ari da Nafarroa Oinez, eta aurtengoan, urriaren 19an izango da hitzordua.
Aurreko jaialdia antolatuta, Haur Hezkuntzarako eraikin berria egin zuten eta, oraingoan lortutako diruarekin, orduan eskatutako kredituari aurre egiteko helburua dute.

- Jatorrizko albistea, Naiz.info: Nafarroa Oinez jaialdiaren abestia eta bideklipa aurkeztu dituzte
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina