2014(e)ko maiatzaren 22(a), osteguna

Zegamako Gure Esku Dagok igandean egitasmoko kamiseta janzteko dei egin du

Asteburu honetan Zegama-Aizkorri maratoia dela eta, Euskal Herriko zein nazioarteko begi ugari Zegamara begira egongo direla aprobetxatuz, Gure Esku Dago egitasmokoek kamiseta janzteko deialdi egin dute. "Hemen ere zer izan nahi duen erabaki nahi duen herri bat badagoela ikus dezaten, bere etorkizunaz erabaki nahi duena".

     Oraindik kamiseta erosteko dutenek izango dute aukerarik. Ostiral eta larunbat iluntzetan mahaia jarriko dute kalean, baita igandean egunean zehar ere. Era berean, ekainaren 8ko gizakatean parte hartzeko metroa ere saltzen jarraituko dute. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina