2014(e)ko maiatzaren 13(a), asteartea

Tokiko garapena lantzeko lehen saioa larunbatean, Beasainen

Goierritarroi gure etorkizunaz erabakitzeko unea iritsi zaigula-eta, EH Bilduk tokiko garapena lantzeko proiektua jarri du martxan.
    Tokiko garapena lurralde jakin bateko eragile pribatuek zein publikoek etorkizunari begira beren lurraldean egiten duten lana da. Hala, tokiko garapen horrek, eragileen arteko eztabaida, parte hartzea eta adostasuneko prozesua oinarri izateaz gain, pertsona ardatz duen ikuspuntu integral batetik burutzen bada, lan horrek guztiak eragin positiboa izango du bertan bizi den jendartearengan.
    Horixe izan beharko litzateke egitekoa, EH Bilduren hitzetan: "Desberdinen arteko elkarrizketaren bidez, Goierriren etorkizuna guk geuk, goierritarrok, marraztea". Horretarako, ezinbestean, bi elementu nagusi aztertzea proposatzen da: garapen-eredua eta eraikuntza-prozesua, zer eta nola.
    Bi saio egingo dira Goierrin tokiko garapenean sakontzeko. Lehenbizikoa larunbat honetan izango da maiatzaren 17an, larunbata, goizeko 9:30etik 13:30era Beasaingo Igartza Jauregian. Bigarren saioa, berriz, ekainaren 14an egingo da. Bi saioetan haurtzaindegi zerbitzua egongo da eta izena emateko goierritartasuna@gmail.com helbidera idatzi.
     Goierrin ere geure etorkizuna marrazteko ordua heldu zaigu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina