2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna

Sufrimenduaren 25. urtemuga

Sare sozialetan perfilean jartzen ari diren irudia.
Espainiak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean dituen ordezkaritzen aurrean egin ditu elkarretaratzeak Etxeratek. Gasteizko bilkuran izan dira Nagore Lopez de Luzuriaga eta Izaskun Abaiga Etxerateko kideak. Andra Mari Zurian elkarretaratzea egin dute lehenago, eta handik gobernu ordezkaritzaren aurrekaldera joan dira giza-katea eginez.
     Han bertan Jorge Fernandez Diaz Barne ministroari ere erantzun diote esanez bere diskurtsoa “argazki zaharra” dela, eta “atzean utzi” behar dela: “Ez da zilegi agintari politiko batek sufrimenduaren eta eskubide urraketen gorazarre egitea”. Halaber, salatu dute sakabanaketa politikak “koste izugarriak” eragin dizkietela presoen senideei.

     Indarrean jarri zenetik, hamasei senide errepidean hil direla gogoratu dute eta "oraindik gehiago" izan daitezkeela. Hori hala, gaurkoa “zoritxarreko urteurrena" dela adierazi dute, "sufrimenduarena" . Hori baieztatzen dituzten hainbat datu eman dituzte: hala nola, egun Espainia eta Frantziako 78 espetxeetan 491 euskal preso barreiatuta dituztela, azken urtebetean hiru preso hil direla espetxean eta egun gaixotasun larriak dituzten beste hamabik kartzelan jarraitzen dutela; tartean, Inma Berriozabal Zegamako bizilaguna.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina