2014(e)ko maiatzaren 28(a), asteazkena

Zegamako gizakatekideentzat oharrak

Zegamako Gure Esku Dago egitasmokoek ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen giza-katerako metroa erosi duten herritarrei egun horretarako argibideak eman dizkie.

     Zegamarrak 51. kilometroan egongo dira (Irizargo biribilgunetik Ormaiztegi aldera); beste hainbat herrirekin batera osatuko dute kilometro hori.
      Goizeko 10:00ak alderako gure eremura joatea komeni da, 11:30ak bitartean ibilbidean kokatzeko denbora izango dugu, festa giroan eta presarik gabe, 12:00etatik 12:30etara gizakatea osatuko da Durangotik Iruñeara. Kilometro bakoitzean arduradunak egongo dira, guztia nola egin adieraziko dutenak.
     Dagoeneko hedabideetan jakinarazi duten gisan, Goierritarrok Lazkaon elkartuko gara gizakatearen ondoren jaiarekin jarraitzeko. Ekitaldia, bazkaria, musika, haurrentzat jolasak… denetarik izango da.
    Gure Esku Dagok argitaratu duen liburuxka honetan duzu informazio guztia.  

Autobusez joateko gomendioa
Egun horretan errepideetan eta gizakatearen ibilbidean izan daitezkeen auto nahasmenak ekiditeko, autobusez joatea gomendatzen dugu. Horretarako zerbitzu berezia izango dugu Zegamatik ere.

Bi aukera izango ditugu:
      1. Zegamatik Ormaiztegira joan-etorria; 2€.
      2. Zegamatik, Ormaiztegira, Lazkaora eta, iluntzean berriro, Zegamara itzul; 3€.

      Horretarako beharrezkoa da aurrez txartelak erostea; zenbat lagun izango garen garaiz jakin eta guztia antolatu ahal izateko.
      Beraz, asteburu honetan ere mahaia jarriko dugu Zegaman, eta bertan erosi ahal izango dira autobuserako txartelak. Ostiralean eta larunbatean 19:00etatik aurrera. Igandean, 12:00etatik aurrera.

Lazkaoko jaialdia
Gizakatearen ondoren, eguerdi eta arratsalderako egun osoko jaia antolatu dute Lazkaon Goierriko Gure Esku Dago batzordeek. Bertso eskolako bertsolariak, haurrentzat jolasak eta pailazoak, herri bazkaria, musika kontzertuak…
     Egun horretarako bazkarirako txartelak (15 euroko menua) edo paellarenak (6 euro razioa) ere asteburuko mahaian izango dituzu aurrez erosi nahi badituzu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina