2014(e)ko maiatzaren 16(a), ostirala

Kolore guztietako hautetsiek babestu dute ekainaren 14ko presoen aldeko manifestazioa

NAIZ.INFO Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetako ordezkari diren bost parlamentariok martxa defendatu dute, baita Baiona, Angelu, Biarritz, Donibane Lohizune, Hendaia eta Uztaritzeko auzapezek ere. Garazi Baigorri herri elkargoko presidentea eta Arrosako auzapez jeltzalea den BeƱat Arrabitek ere atxikimendua adierazi dio manifestazioari.

Philippe Poutou, NPAko Europar haueskundeetarako zerrenda buruak ere bat egin du deialdiarekin, baita bere alderdiko eta Frantziako Alderdi Komunistako hainbat kidek
     Lehen sostengu publiko hauen ondoren dei egin diete Euskal Herriko auzapez eta kontseilari guztiei manifestazioarekin bat egin dezaten.
     Ekainaren 14an Baionan ‘Giza eskubideak, konponbidea, bakea’ lelopean eginen den mobilizazioan ahalik eta jende gehien biltzeko kanpaina egiten ari dira manifestazioa deitu duten Ipar Euskal Herriko 25 eragile sozial, sindikal eta politikoak.
     Arratsaldeko 16.00etan abiatuko da martxa Baionako Lauga gelatik. Dinamika horretan parte hartzen duen Bake Bidea elkarteko hautetsiek bultzaturik, deia luzatu zaie Euskal Herriko auzapez eta kontseilari guztiei mobilizazioa sostenga dezaten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina