2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

Ekainaren 8ko giza katerako metroa erosteko aukera, Zegaman

Ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotuko dituen 123 kilometroko giza katean parte hartzeko metroak salduko dira asteburu honetan Zegaman. Gure Esku Dago-k erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko martxan jarritako egitasmoa da giza katearena.


Hortaz, honako egunetan jarriko dute plazan metroa erosteko mahaia:
  • Gaur, maiatzak 9: 19:00etatik aurrera plazan
  • Bihar, maiatzak 10: 19:00etatik aurrera plazan
  • Igandean, maiatzak 11: 12:00etatik aurrera plazan

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina