2014(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena

'Gazta Zati Bat' dokumentala, Zegaman

Gure Esku Dago egitasmoak antolatuta, Gazta Zati Bat dokumentalaren emanaldia egingo da Zegaman ostegun honetan, iluntzeko 19:00etan Kultur Etxean.

Ikuslea, protagonista
Dokuemental hau Idiazabalgo Nazioen Mundua herri egitasmoak aurrera eramandako ekimena da. Jon Maia bertsolariak zuzendutako lana da. Gazta Zati BAt dokumentalak euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkezten du: gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du, historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez... Giza faktorea azpimarratzen du eta historiaren eta albisteen kronika estereotipoetatik aldentzen da.
     Historiaren making off-a da erakusten diguna. Denek ikusten dutena baino, ikusten ez dena erakutsiko digu: giza faktorea. Eta izen handien liluran erori gabe, herritar xumeengan jartzen ditu fokuak. Iragan gatazkatsua eta iluna atzean utzi eta aurrera begira era positiboan jartzen gaituen istorioa da Gazta Zati Bat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina