2014(e)ko maiatzaren 22(a), osteguna

Lurkide Eguna egingo da larunbat honetan, Gabirian

Otsailean abiatu zuten lurkide kanpainari jarraipena emanez, Lurkide Eguna egingo dute larunbat honetan Gabirian tentsio altuko argindar linearen aurkako taldeak antolatuta.
     Goizean emango die hasiera egitarauari. Parte hartzeko tresnak: esperientziak trukatzen mahai ingurua egingo dute 11:00etan kultur etxean.  Martin Zelaia Sustrai Erakuntzako kidea; Carlos Garrido ingurumen aditua; Mikel Otero Fracking ez Araba taldeko kidea; Gorka Ovejero Mugitu taldeko partaidea; eta Alberto Frias Lurra-ko kidea arituko dira bertan.
     Eguerdiko 12:30ak inguruan, Gipuzkoako lurkideen argazki erraldoia aterako dute. Ondoren, herri-kirolen, triki-poteoaren eta herri bazkariaren txanda izango da.
      Zegamako Itzala tabernan dira bazkarirako txartelak erosgai, nahiz eta gaur izango den azken eguna.
      Arratsaldean, berriz, Lurkideen dokumentala aurkeztuko dute. Azkenik, festa giroak gauean ere jarrai dezan, 21:00etatik aurrera, Guri bost taldearen eskutik berbena izango da Gabirian bertaratzen diren guztientzat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina