2014(e)ko maiatzaren 28(a), asteazkena

Inma Berriozabal aske uzteko elkarretaratzea deitu du LABek Zegaman

LABek elkarretaratzeak egingo ditu herriz herri larri gaixo dauden presoen kaleratzea eskatzeko. Tartean, Zegaman egin du hitzordua sindikatuak, ostiral honetan, 12:00etan udaletxe aurrean.
     Preso gaixoen zerrenda osatzen dutenetako bat da Inma Berriozabal Zegamako bizilaguna.   Gaixotasun askoren ezaugarri klinikoak ditu, duela 10 urtetik: B hepatitisa, hipertentsio arteriala, asma bronkiala, psoriasia, zifoeskoliosi dortsala, belauneko protesia, artrosia, insomnio kronikoa eta mellitus II motako diabetesa ditu, besteak beste. 2008ko urtarrilean atxilotu zuten Inma Zegaman, 18/98 sumarioan epaitua izan eta 12 urteko zigorra bete zezan.
     Minbiziak, bihotzeko arazoak, traumatologikoak, ikusmen zein entzumenekoak, digestiboak, dermatologikoak, erreumak; antsietateak, paranoiak, estres post-traumatikoak, fobiak, askotariko nahasmen psikikoak. Euskal Preso Politikoen Kolektiboko 150 bat presok dute gaixotasunen bat.
     Askotarikoak dira egoerak: oso larri eta sendaezinak batzuk, arinagoak besteak. Baina berez gaitz larriak ez dituztenen egoerak ere latzak bihurtzen dira askotan, presoei ezartzen zaizkien neurri gogorren ondorioz. Espetxeko baldintzak eta laguntza egokirik eza dira horren arrazoi nagusiak: diagnosiak egiteko zein tratamenduak jarraitzeko ezintasunak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina