2014(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena

Erabakitzeko eskubidearen aldeko festa bikaina egin da Zegaman

Zegamako Gure Esku Dago taldeak egindako deialdiari jarraituz, jende ugari bildu zen larunbat arratsaldean. Giro bikainean, arratsaldetik hasi eta ilundu bitartean, festa bihurtu zen aldarrikapena. Iluntzean herriari bira eman zion gizakateak berrehun lagun inguru bildu zituen, eskuz esku erabakitzeko eskubidearen alde. 

     Hala ere, lehenagotik haur eta gaztxoak lanean hasita zeuden. Gazte Herexako gazteen laguntzarekin ondoren kioskoan jarri zuten murala prestatu zuten. Giza katearen ondoren Amezti, Tartalo-etxe eta Kasinoa elkarteen eskutik mokadutxoa egiteko aukera izan zen; berehala amaitu zituzten eramandako jan-edanak bertara inguratutakoek.
     Ondoren kantu-jirarekin borobildu zen arratsaldean, musika doinuek hartu zuten Zegamako kalea.

Hemen dituzu argazkiak:




















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina