2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna

EH Bilduren aukera oso argia da: Erabakitze eskubidea gauzatu Euskal Estatua eraikitzeko Europan

Atzo arratsaldean solasaldia izan zen Iruñean Josu Juaristi eta CUPeko David Fernandezekin. Hona hemen hitzaldiaren aurretik egindako adierazpenak:
Josu Juaristi: Egunotan hirugarren bideez, konstituzioaren erreformez eta estatu federalaren inguruan hitz egiten ari da. Ez dugu ezer sinesten. Ez dago hirugarren biderik. Bi aukera daude soilik: PP eta PSOEk defendatzen dutena, hau da, espainiar proiektua inposatu eta herrien erabakitze eskubidea ukatzen duena batetik, eta bestetik, herrien erabakitze eskubide demokratikoaren aitortza eta errespetuarena. Ez dago tarteko biderik eta EH Bilduren aukera oso argia da: erabakitze eskubidea gauzatu Euskal Estatua eraikitzeko Europan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina