2014(e)ko maiatzaren 1(a), osteguna

Elkarretaratzeak egin dituzte Lazkaon eta Ormaiztegin atxiloketak salatu eta jazarpen polizialaren amaiera eskatzeko

Audientzia Nazionalak sare sozialen erabiltzaileen aurka egin duen operazioa, Ormaiztegiko eta Lazkaoko bizilagun bana atxilotu zituen astelehen eta asteartean Guardia Zibilak. Bi herrietan atxiloketak salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte egun hauetan.

Argazkia: Goierriko Hitza
Karmele Dorronsoro Ormaiztegiko bizilaguna astelehen goizean atxilotu zuten kalez jantzitako bi poliziek kalean bertan. BeƱat Lasa lazkaoarra, bestalde, Bergaran atxilotu zuten guardia zibilek Arrasatera bidean zihoala. Biak ere hainbat ordu komisaldegian eman ondoren zain geratu ziren.
    Sare sozialetan "ETAren biktimak iraintzea" eta "terrorismoa goratzea" leporatu diete bi goierritarrei, beste 19 lagunei bezala. Orain epaiketaren zain geldituko dira.



Informazio gehiago: 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina