
Festa giroko ekitaldiak izango dira, 13:00etatik aurrera: herri bazkaria eta Eskuetan abestiarekin flashmoba, tartean. Honako egitaraua izango da Lazkaon, ekainaren 8an, giza-katearen ondoren:
- 13:30. Goierriko Bertso Eskolako bertsolari gazteak.
- 14:00. ‘Gure esku bidea’ ekitaldia.
- 14:30. Bazkaria, plazako frontoian, mila lagunentzat (15 euro; txartelak aurrez salgai herrietan). Bestetik, paella, taloak eta ogitartekoak ere jarriko dituzte.
- 15:30. Patxin eta Potxin pailazoak, Lazkao Txiki Zelaian.
- 16:30. Mutxiko dantzak, Ramuntxo Zubeldiak gidatuta.
- 17:00. Erromeria, Guri5! musika taldearekin.
- 18:00. ‘Eskuetan’ abestiarekin flashmoba, Oin-Arin dantza taldeak gidatuta.
- 18:30. Erromeria, Guri5! taldearekin.
- 20:00. Jaialdiaren bukaera.
- Egunean zehar: haurrentzat jolas parkea, puzgarriak, tailerrak… (Lazkao Txiki Zelaian). Kale animazioa, musikariak, txarangak, txistulariak, trikitilariak…
- Jatorrizko albistea, Goierriko Hitzan: Gure Esku Dagoren bost festalekuetako bat Lazkao izango da ekainaren 8an
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina