2014(e)ko maiatzaren 30(a), ostirala

Inmaren askatasuna eskatu dute dozenaka lagunek Zegaman

Gaur goizean LABek deituta mobilizazioa egin da Zegamako udaletxe aurrean. Hilabeteko azken ostiral honetan, gaixo preso daudenen askatasuna eskatzeko elkarretaratzeak izan dira sindikatuak deitu dituenak Euskal Herri osoan zehar. Tartean, Inma Berriozabal Zegamako bizilagunaren egoera salatu dute.
    Guztira 150 preso politiko inguru dira gaixotasunen bat dutenak; horietan artean 12 gaixo larri daude. Sakabanaketa politikak eta espetxez-espetxe hartzen dituzten neurriek, gaixoen egoera larriki okertzen dutela saladu du sindikatuak.
     Hamarnaka lagun bildu ziren Zegaman eguerdiko hamabietan hasita ordu erdiz egin den elkarretaratzean. Bertan zirela, gainera, Inmaren bikoteak eta lagunek presoarekin hitz egiteko aukera izan dute telefonoz.
    Hamau hilabete falta zaizkio kondena osorik betetzeko; A Lamako (Galiza) espetxean dago gaur egun.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina