2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

EH Bilduren kanpaina ekitaldia egingo da Seguran, gaur

Atzo Iruñean EH Bilduk kanpainari hasiera eman ondoren, herriz herri hamaika ekitaldi egingo dira Europako Hauteskundetara begira. Tartean, gaur, argazkia aterako da Seguran; iluntzeko 19:00etan jarri dute hitzordua.

     Bestalde, bihar, izango da ekitaldi nagusietako bat Donostian. Iluntzeko 18:00etan hasita Konstituzio Plazan ekitaldia eskainiko dute Josu Juaristi, David Fernandez eta Xavier Camposek.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina